Esne-gaina eta Chantillya. Zein da ezberdintasuna?

Eceiza Gozotegia aditu da bonbak egiten. Hiru motatakoak egiten ditugu obradorean: kremazkoak, natazkoak eta Chantilly delako kremadunak.

Tolosaldean, oro har, ezagunak dira Chantilly kremazko bonbak, baina eskualdetik kanpo ez dira horrek ohikoak. Askok, ordea, ez dute azken bi hauen arteko bereizketa ezagutzen. Hortaz, argitu beharreko lehen gauza: esne-gaina eta Chantillya ez dira gauza bera.

Esnearen gantza, esnea bera eta azukrea nahastuz lortzen da esne-gaina. Aldiz, Chantillya merengea eta gurin-krema nahastearen emaitza da. Ez du aparteko ezer: bi osagaiak bat izan arte nahastea baino ez da.

Testura eta zaporea ezberdinak dira. Chantillya nata baino oretsuagoa eta gozoagoa da.

Eder edo itsusi, zein begik ikusi… edo zein ahok dastatu. Beti izango dira krema-zaleak, beren aukeraketan Chantillya inoiz alboratuko ez dutenak, edo esne-gaina edozein postreri gehituko lieketenak. Pastelak jaterakoan gozatzea da gakoa.