Modu asko daude tartak pertsonalizatzeko. Horietako bat tarta gainean argazki bat jartzearena da. Jateko modukoa, noski.
Bai, harrigarria bada ere, argazki horiek jangarriak dira. Olata baten gainean inprimatzen ditugu argazkiak, jangarriak diren tinta bereziak erabiliz. Behin irudiak inprimatuta, gelatina hotz geruza bat gehitzen diegu gainean, distira gehiago eman asmoz.
Nola eskatu tarta bat argazkiarekin
Eceiza Gozotegiaren produktu sortako ia tarta guztiei gehitu dakieke argazkia. Horretarako, pare bat egun lehenago gure bi dendetako batean utzi beharko da argazkia. Formatu digitalean (usb) edo euskarri fiskoan egin daiteke. Ondoren, nola ez, argazkia itzultzen dugu.
Ideien beharrean bazara, lasai, orotarikoa argazkiak jartzen baitira: familiako argazkiak, urteurrenenak, kirol taldeenak, kuadrillenak edo etxeko txikienen marrazi bizidun gogokoenenak, esaterako.
Animatu zure tarta sortzera!