OBRA
DORE
BARRU
AN

Norberaren pastelgintzako lantegi bat izateak izaera propioa izatera garamatza: pertsonalitatea, benetakotasuna, eta betidanik sinetsi izan dugunarekiko (tradizioarekiko) koherentzia mantentzea. 1924tik gaur arte, hauek dira Eceiza eratzen duten osagaiak:

Obrador de Pastelería Eceiza Tolosa
Proceso del obrador de Pastelería Eceiza Tolosa
    Obradores usan sus manos para amasar los productos de Pastelería Eceiza Tolosa
Ezeren aurretik

Kalitatea

Emaitza ona izatea nahi badugu, errezeta guztietan osagai modura jartzen dugun alerik txikienak ere ona behar du izan: marmitan ekarritako Usurbilgo baserritarren esnea, kalitatezko %100eko gurina… Aromarik gabe, osagai puruen bitartez.

Proceso del obrador de Pastelería Eceiza Tolosa
Gure erreminta

Eskuak

Gure aurreko belaunaldiek erakutsi zizkiguten errezeta tradizionalak errespetatzeko modu bakarra da produktu guztiak eskuz, pazientziaz eta mimoz egitea. Horregatik, ez daude bi berdin. Oso makina gutxi ikusiko dituzu gure lantegian.

Pastas bañadas en chocolate Pastelería Eceiza Tolosa
Egunean

egunekoa

Goizeko 3:00etan hasten gara lanean, kaleetako argiak pizten hasten direnerako herritarrak Eceiza-ko usainak esnatu ditzan. Gure produktuak freskoak dira egunero-egunero.