Ia 100 urte daramatzagu Eceizan gozogile izaten eta gure eguneko produktu anitzak Tolosako dendetan eskaintzen. Gure aurreko belaunaldiek erabiltzen zituzten errezeta berberak jarraitzen ditugu, horixe da gure gozoen sekretua: gure eskuez eta modu tradizionalean egiten ditugula. Gozo, familia, ospakizun, eta benetakotasun zaporea duten mokadutxoak. Hau da bereizten gaituen produktu sorta:
Errezeta originalarekin eskuz egindakoak: almendrak, gurina, arrautzak.. eta gordeta mantenduko ditugun sekretuak.
Katalogo osoa ikusiGure etxeko produktu izarra, ahora sartu bezain pronto urtzen den horietakoa, eta bizitzan behin gutxienez probatu beharrekoa. Esne-gain, chantilly edo kremazkoa izan daiteke. Edo, zergatik ez, hirurak proba ditzakezu.
Katalogo osoa ikusiGuztiak ezberdinak badira ere prozesua antzekoa da: ez dugu ia molderik erabiltzen, eta labetik igaro ondoren banan bana marmelada, txokolatea edo dagokion gozoa gehitzen diegu. Amaitzeko zaporea emango dieten fruitu-printzak botatzen dizkiegu (kokoa, …)
Katalogo osoa ikusiPastelak beteko dituzten kremak egiteko kalitatezko osagai puruak erabiltzeaz gain, tenperatura zehatzekin kontu handiz ibiltzen gara, beti testura bera izan dezaten. Bizkotxoak, hostopildunak, fruitu ezberdinetakoak… eskaintza zabala bezain desiragarria.

Katalogo osoa ikusiEgiteko garaian erabiltzen ditugun osagaietan dago gure opil zoragarrien zaporearen gakoa: %100eko gurina eta bertako produktuak: arrautzak, baserriko esnea…
Katalogo osoa ikusi