Zaporea eta testura berebizikoak dira, ezagunak munduko txoko askotan. Baina, ba ote dakigu euskal postre hauen benetako jatorria?
Hamarkada batzuk atzera egin behar da sorrera hori topatzeko. Bada, bitxia da jatorri hori, Julian Rivas, Tolosako Julian erretegiaren sortzailearen eskariz sortu baitziren.
Maila altuko eskaintza zuen erretegiak, txuleta eta pikillo piperrak barne. Baina menu horri itxiera emateko maila bereko postre baten beharrean ziren: zerbait arina izango zena, baina kalitate altukoa.
Luis Eceiza, Eceiza gozotegiko sortzaile Nicolas Eceizaren semea, arduratu zen Tolosako Teila eta Zigarrotxoen errezeta originala sortzeaz.
Lehenengo Teilak sortu zituen. Horretarako, Kataluniako errezeta batean oinarritu zen, eta hura moldatuz joan zen, almendra lehorrekin egindako pasta, arrautzen gorringoa eta zitriko ukitu bat uztartuz, egun ezaguna dugun errezetarekin topo egin arte. Ondoren, teilen osagarri izango zen beste zerbait bilatu zuen, zerotik. Estiloa mantenduko zuen zerbait, baina zapore ezberdinekoa. Hortik sortu ziren gurinezko zigarrotxoak.
Tolosako Teila eta Zigarrotxoek segituan lortu zuten ospe ona, eta ordutik mundu osora zabaldu da.